1
Zer da KSIgune
Euskadiko Kultura eta Sormen Industrientzako (KSI) Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa Klusterra gara.
Goi mailako hezkuntza eta gizartea batu nahi ditugu, arlo horretako prestakuntza, ikerketa eta lankidetza proiektuak bultzatuz.
Gure ekosistemak 27 fakultate eta goi mailako eskola, kultura eta sormen sektoreetako eragileak eta zeharkako beste erakunde batzuk biltzen ditu.
Gure lanaren baitan:
• KSIek goi mailako euskal hezkuntzan duten ordezkaritza aztertu eta ikusarazten dugu;
• prestakuntza elkarrekin diseinatu eta sustatzen dugu;
• Euskadiko Fakultateak eta Eskolak eta kultura eta sormen erakundeak harremanetan jartzen ditugu; eta,
• ekosistemako eragileei laguntzen diegu prestakuntzaren, ikerketaren eta Unibertsitate+Enpresa lankidetzaren arloetan.

2
Datu esanguratsuak
0
Fakultate eta eskolak
5 Unibertsitate eta 6 Goi-mailako Ikastetxeak
0
Irakasle eta ikertzaileak
0
Konexio Proiektuak
0
Mobilizatutako ikasleak
0
Entitate parte-hartzaileak
0
Sektore
Kultura-industriak - Arte Eszenikoak, Ikusizko Arteak, Ikus-entzunezkoak eta Multimedia, Liburua eta Prentsa, Musika eta Kultura Ondarea.
Sormen-industriak - Arkitektura, Artisautza, Diseinua, Sormenezko Gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta Bideo-jokoak.
Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzak sustaturiko prestakuntzarekin eta ikerkuntzarekin loturiko 6 kultura sektore eta 8 sorkuntza sektore.
3
Ekosistema
Hurrengo ikastetxe, fakultate eta erakundeek KSIguneren Ekosistema osatzen dute.
Sustatzailea

Garatzailea

Kideak



























Laguntzaileak






Euroregional Green Audiovisual Hub-eko aliantzak








Aitorpenak


Proyecto de conexión de la cadena de valor del Audiovisual en Euskadi, Navarra y Nueva Aquitania. Liderado por KSIgune, en colaboración con CLAVNA y Pôle Image Magelis, con el apoyo de la Eurorregión NAEN y Gobierno Vasco.


4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Klusterra da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatu eta bultzatutako ekimen bat da, eta EAEko unibertsitate sistemako hamaika zentro ditu partaide.