Regional Skills Partnership-ak (RSP) toki, eskualde edo Europa mailan lan egiteko adinean dauden pertsonen trebetasunak hobetzeko eta birkalifikatzeko aukerak sortzeko lan egiten duten alderdi anitzeko lankidetzak dira.

Europako Gaitasunen Agendaren ekintza nagusia den Gaitasunen Ituna (Pact for Skills) sinatu duten erakundeek zuzentzen dituzte RSPak, ekosistema industrialak konektatzen, gaitasunei dagozkien eskualde mailako hutsuneak jorratzen eta langileen garapena bultzatzen lagunduz.

KSIgune, KSIetarako lehen Regional Skills Partnership-a

KSIgune Regional Skills Partnership Education

Lankidetza horren funtsezko elementuak dira: 

-    Ekosistemaren ikuspegia: administrazioa, goi mailako hezkuntza eta enpresak konektatzeko;

-    Metodologia: prestakuntza gaitasuna hobetzeko ; eta 

-    Ekintza estrategikoa: eskualdean goi mailako hezkuntzaren eta KSIen arteko ezagutza transferentzia sustatzeko.

Konpromisoak

Aliantzak 41 erakundez osatutako ekosistema biltzen du. Erakunde horiek honako hauetan lan egiteko konpromisoa dute:

1/ Gaitasunen adimena

Goi mailako hezkuntzako erakundeekin eta KSIekin lankidetzan aritzea, sektoreak eskualdean dituen eskaerak eta gaitasunak aztertzeko.

2/ Trebetasunak hobetzeko eta birkalifikatzeko aukerak

Eusko Jaurlaritzarekin batera prestakuntza programa integrala garatzea KSIen inguruan, trantsizio sozial, ekologiko eta ekonomiko hirukoitzari erantzuteko; baita ekosistemak bideratutako beste ekimen batzuei laguntza emateko ere.

3/ Komunikazioa eta sentsibilizazioa

Talentuaren eta ezagutzaren transferentzia sustatzea Euskadin, hainbat ekimenen bidez, hala nola KSIgune Konexioak Programa, Euroregional Green Audiovisual Hub ekimena, eta tokiko eta nazioarteko beste aliantza eta ekitaldi entzutetsu batzuk.