CONTRAST Open Conference on CCIs and Innovation proiektuaren bigarren edizioa Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen, 2023ko urriaren 25an eta 26an, eta Kultura eta Sormen Industrien sektoreetako eragile, enpresa eta administrazio publikoek, hezkuntzaren arloko profesionalek eta mundu osoko 20 adituk parte hartu zuten bertan.
Ekitaldian, CONTRAST proiektuaren prozesua aurkeztu zuten, baita KSIen ekosistema aztertu ere, berrikuntzaren katalizatzaile den aldetik, eta KSIen arloko erakunde eta proiektu berritzaileen arteko lankidetza aukerak sustatu ziren.
CONTRAST proiektuaren bigarren fasearen jarraipena izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sortu zuen proiektua, 2021. urtean berrikuntzako ekosistemei buruzko azterlan global bat diseinatzeko eta ezartzeko egindako lanean oinarrituta.
Azterlan global horretan mundu osoko 20 eskualdek parte hartu dute, helburuak honako hauek izanik: eskualde horietako berrikuntzaren ekosistema ezagutzea, berrikuntzako proiektuak eta erakundeak aztertzea, eta erakunde horiek berritzaile eta sektoreko aitzindari bihurtzen dituzten joera, ezaugarri eta tipologiak identifikatzea.
Horren guztiaren emaitza argitalpen hau izan da: «CONTRAST II azterlana Kulturaren eta sormenaren sektoreak eta industriak eta berrikuntza: ekosistemak, motak, neurketa eta inpaktuak»; ekitaldian aurkeztu zuten azterlana, eta honako aurkikuntza hauek nabarmentzen dira, besteak beste:
1. KSSIetan berrikuntza babestu eta sustatzeko estrategiak kultura-eremuko berariazko eragileek zuzentzen dituzte nagusiki.
2. Inkubagailuak, klusterrak eta babes ekonomikoko programak dira KSSIetarako berariaz diseinatutako neurri-mota hedatuena.
3. Zenbat eta gehiago berritu, orduan eta babes handiagoa ikusten da berariazko I+G baliabideetan. Gaitasunek zeregin garrantzitsua dute jarduera berritzailearen sustapenean.
4. Berrikuntzak itzulkin ekonomiko nabarmena dakarkie KSSIetako eragileei: haien diru-sarreren % 59,1 aldaketa handiak aplikatu zizkieten produktuetatik etorri ziren.
5. Erakundearen barruko finantzaketa-falta (edo beste iturri pribatu batzuetakoa) jotzen da berritzeko oztopo nagusitzat.
6. Berrikuntzaren neurketa estandarra KSSIetarako balioduna den arren, parametro berriak behar dira sektorean dauden eragile eta inpaktu moten aniztasuna ikusgai egiteko.
Azterlanaren emaitzen ildotik, KSIen ekosistema hobeto ulertzen laguntzearren eta sektoreko proiektuen balio erantsia eta inpaktu handiagoa aitortzearren, CONTRAST Open Conference on CCIs and Innovation ekitaldian «Jasangarritasuna eta Gizarteratzea» gaiari buruzko saio bat egin zen KSIgune Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien Klusterrak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak lagunduta. Saio horretan 5 kasu aztertu ziren; lankidetzako ikuspegi komunitarioa dute kasuok, eta dagokion eskualdearen ekonomiaren eta kulturaren bizitasuna areagotzeko oso lagungarri dira, berrikuntzako jardunbideen bitartez: Cultural Space Agency (Washington), Aus Design (Tallin), Hijinx (Cardiff), Museo Antioquia (Medellín) eta Twispworks (Washington).
Informazio gehiago
«CONTRAST II azterketa Kulturaren eta sormenaren sektoreak eta industriak eta berrikuntza: ekosistemak, motak, neurketa eta inpaktuak» dokumentua irakurtzeko, egin klik hemen.
CONTRAST proiektuari buruzko informazioa guztia aurkitu daiteke hemen.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…