IKERKUNTZA SUSPERTU. Artean eta diseinuan elkarlaneko ikerketa aktibatzeko proiektua
Proiektua
Ikerketa-proiektua
Irakaslea
Eneko Besa
Ikastegia
IDarte , Escuela de Arte y Superior de Diseño de Euskadi
Enpresa
FBArquitectos
Ikastaroa
2023/2024
Deskribapena
Ikerketa aktibatzeko proiektu bat da, helburu duena irakasleei tresnak ematea sistemen eta ikerketa-eremuen aukerei buruz orientatzeko, hausnartzeko eta aholkatzeko, eta, hala, gaur egun arlo horretan dagoen prestakuntza-gabezia bati erantzutea.
“Proyecto del espacio antropizado GIU22/030” ikerketa-taldearekin lankidetzan, IKERKUNTZA SUSPERTUZ proiektuak berariaz diseinatutako saioak gauzatuko ditu, IDarteko (Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola) irakasleentzat eta artearen eta diseinuaren arloetan ikertzen duten beste erakunde batzuentzat, hala nola EHUrentzat edo ARTIUM Museoarentzat. Helburua da erakundeen arteko lankidetzan aurrera egitea, noizbait ikerketa-talde finkatu bat sortzeko eta haren eredua beste talde eta erakunde batzuetara transferitu ahal izateko.