Topaketa maiatzaren 31n egin zen, Donostiako San Telmo Museoan, parte hartze handiarekin, eta berriz ere gune bat eskaini zuen kultur eta sormen industrietako sektoreek dituzten erronken inguruan elkarlanean jarduteko.
KSIgune Konexioak Topaketaren helburua da Euskadiko komunitate akademikoaren (ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, zuzendaritzak) eta Kultur eta Sormen Industrietan bildutako sektoreen eta profilen (gerentzia, erraztea, kudeaketa, sorkuntza, ekoizpena, etab.) artean sareak sortzea eta lankidetza proiektuen sorkuntza bultzatzea. Horretarako, hiru zati izan zituen ekitaldiak:
Klusterraren eta KSIgune ekosistemaren aurkezpena klusterra sustatzen duten Eusko Jaurlaritzako Sailek eta klusterraren jardueraz arduratzen den Euskampus Fundazioak egin zuten. Irekiera instituzionalean parte hartu zuten: Eusko Jaurlaritzatik, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Miren Artarazek, eta Kultura Sustatzeko zuzendaria, Aitziber Atorrasagastik; eta Euskampus Fundaziotik, zuzendaria, Igor Campillok eta Goi mailako Hezkuntza Programen arduraduna, Ruth Mayoralek.
Jarraian Goi mailako Hezkuntzaren eta Kultur eta Sormen Industrien arteko lankidetza proiektuak diruz laguntzeko KSIgune Konexioak deialdiaren laugarren edizioa aurkeztu zen, eta aurreko edizioan finantzatutako hiru proiektu biltzen zituen mahai ingurua jazo zen:
SEGABER (SERIOUS GAME BERRIKUNTZARAKO)
Bideojokoen sektoreko ikerketa proiektua, IKASPLAY, S.L. enpresak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak gidatuta, eta Irune Gomezek aurkeztuta.
DANTZA, ADINA ETA ONGIZATEA
Arte eszenikoen sektoreko Irakasgai lana, DOOS Kolektiboak eta EUNEIZek gidatuta, eta Eva Guerrerok aurkeztuta.
ITZULPEN AUTOMATIKOAN GENERO-ALBORAPENAK SAIHESTERA BIDERATUTAKO HIZKERARI BURUZKO IKERKETA
Hizkuntzen Industrien sektoreko ikerketa proiektua, Elhuyar Fundazioak eta UPV/EHUko Letren Fakultateak gidatuta, eta Klara Ceberiok eta Elizabete Manterolak aurkeztuta.
Ekitaldiaren amaiera gisa, Euskampus Fundazioak dinamizatutako networking saioak, eragileen artean harremanetan jartzea eta ideiak trukatzea ahalbidetu zuen, kultura- eta sormen-industriek gaur egun dituzten erronkak identifikatzeko, hala nola: kultur eta sormen diziplinen eta beste jakintza arlo batzuen arteko lankidetza handiagoa sustatzea; Kulturaren eta Sormenaren posizionamendua eta eraldaketa sozialean duten rola lantzea; pertsonengan zentratutako diseinua hainbat eremutan bultzatzea; edo kultur jarduerarako soluzio teknologiko berriak txertatzea, besteak beste.
Ekitaldiaren laburpen-bideoa
Ezagutu momenturik nabarmenenak, KSIgune Konexioak Topaketaren bideoan. Sakatu hemen ikusteko.
KSIgune Konexioak deialdia
Deialdiak Fakultateen eta Goi mailako Ikastegien eta kultur eta sormen industrien arteko proiektuak finantzatzen ditu. Deialdia 2024ko urriaren 18ra arte egongo da zabalik proiektuak 2 kategoriatan finantzatzeko: Prestakuntzarako konexioa (Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Irakasgai Lanak) eta Eraldaketarako konexioa (ikerketa proiektuak.)
Informazio guztia eskuragarri dago deialdiaren atalean.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…