KSIgunek Konexioak deialdiaren laugarren edizioa abiarazi du, KSIetako erakundeen, irakasleen, ikasleen eta ikertzaileen artean proiektu kooperatiboak garatzeko aukera berriak sortzeko, Euskadiko kultura- eta sormen-industrien erronka sektorialei aurre eginez.
KSIgune Konexioak 2024/25ko deialdiak Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeetan aplikatuko diren Goi Mailako Hezkuntzako baterako proiektuak finantzatzeko laguntzak eskainiko ditu.
KSIgune Konexioak programaren edizio berri honek 2 kategoriatako proiektuak finantzatuko ditu:
1. Prestakuntzarako konexioa: Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Irakasgai Lan kolektiboak,
2. Eraldaketarako konexioa: Ikertaldeen lanak.
Deialdia 2024ko urriaren 18ra arte egongo da zabalik, eta edizio honi buruzko informazio guztia KSIgune Konexioak Deialdia atalean dago eskuragarri.
Deialdian parte hartzeko, beharrezkoa da Gune+ plataforman erregistratzea eta proposamena kanal horren bidez aurkeztea.
KSIgune Konexioak deialdiaren bilakaera
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin, KSIgune Konexioak deialdiak 43 lankidetza-proiektu babestu ditu orain arte, KSIetako 14 sektoreetako 11tan kokatuak. Guztira, 34 euskal erakundek eta KSIgune ekosistemako 16 fakultatek eta eskolek parte hartu dute, eta 600 ikasle baino gehiago mobilizatzea lortu dute.
Proiektu horien finantzaketari esker, Goi Mailako Hezkuntzatik datorren talentua KSIetako erakundeetara hurbildu ahal izan da, EAEko erakundeen barruko ikerketa-prozesuak sustatu ahal izan dira, eta erronka sektorialei zein erregionalei erantzun ahal izan zaie, trantsizio hirukoitzari - ekologikoa, teknologiko-digitala eta sozialdemografikoa - aurre egiten lagunduz.
Deialdiaren aurreko edizioetan lagundutako proiektuak ezagutu daitezke esteka hauetan:
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…