BIRIBILI

Proiektua

Gradu amaierako lana / Master amaierako lana

Irakaslea

Laura Vozmediano

Ikastegia

Psikologia Fakultatea (UPV/EHU)

Enpresa

ColaBoraBora Koop.

Ikastaroa

2022/2023

Deskribapena

BIRIBILI zirkulartasunera bideratzeko gonbidapen bat da (biribil+ibili). “Autolaguntzarako” kit bat eskaintzen du, hau da, entrenamendu taula bat, bizitzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko modu ekologikoago eta jasangarriagoetara aurrera egiteko.

BIRIBILIk zirkulartasunaren materialtasun teknikoa lantzea baino gehiago, eredu mentala eta jarrerazkoa aldatzea du hizpide. Arreta jartzen da alderdi kultural eta psikologikoetan. Horiek erabakigarriak dira aldaketak jorratzeko eta aldaketok oztopatzen dituzten oztopo indibidualak, kolektiboak eta testuingurukoak gainditzeko.

KSIgune Konexiak deialdiaren esparruan, proiektuak jokabideei, portaerei, errutinen aldaketari eta abarri lotutako ezagutza aditua indartzeari lagundu nahi du.

 

>> Proiektuen atalera itzuli