Bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoak gure herri eta hirien konfigurazioan eta irudian dituen ondorioak aztertzea eta jarduteko irizpideak proposatzea
Proiektua
Irakasgai lana
Irakaslea
Lauren Etxepare, Maialen Sagarna eta Iñigo Lizundia Uranga
Ikastegia
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (UPV/EHU)
Enpresa
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (EHAEO)
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Bizitegi-eraikinen nahitaezko birgaitze energetikoa gure herri eta hirietako egunerokoaren parte da. Gero eta aldamio gehiago ikusten ditugu fatxadetan, eta horrek booma eragin du eraikuntzaren sektorean. Hala, eraikin ugariri estalki berriak jarri dizkiete eta haien irudia behin betiko aldatu da. Panorama zalantzagarria izan arren, geldiezina da eta erritmo bizian egiten ari da aurrera. Horregatik, proiektu honek eraikinak energetikoki birgaitzeko egungo egoera eta horren ondorioak aztertu nahi ditu, berandu baino lehen, ezartzeko jarraibideak eta irizpideak, prozesu horietan parte hartzen duten eragileei laguntzeko. Xedea da eraikinak efizientea izatea eta ingurunea eta gure herrien eta hirien memoria arkitektonikoa errespetatzea.
Dena den, egoera horretan, galdera asko sortzen dira, adibidez: Zertan ari gara? Nola egiten ari gara? Nora goaz? Nola eragiten dio eraldaketak hirigune historikoen eta periferiako auzoen irudiari? Nola eragiten die katalogatutako edo ondaretzat hartutako eraikinei? Zein izan behar da eraikin mota bakoitzaren esku-hartze mailak? Zer izan behar da eragile bakoitzaren zeregina (jabeak, administrazioa, arkitektoak, etab.)? Baliozkoak eta efikazak al dira planteatutako irtenbideak? Lagungarriak al dira egungo araudiak? Edo, are gehiago, erabiltzaileen ekonomian duen ondorio argia kontuan harturik, nahikoak dira egungo dirulaguntzak? Ondorio sozialik ba al du? Labur esanda, galdera asko eta zalantza horiei buruz nahikoa hausnartu dugun.