Crystal Mine: arte esperimentaleko banaketa-eredu efiziente baterako matrizea
Proiektua
Ikerketa-proiektua
Irakaslea
Iskandar Aitor Rementeria Arnaiz
Ikastegia
UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatea
Enpresa
TRACTORA KOOP.
Ikastaroa
2023/2024
Deskribapena
Kulturaren esparruan aukera berriak sor ditzaketen ekoizpen- eta banaketa-bitartekoen inguruko ikerketa eta garapen esperimentaleko ariketa gisa aurkezten da proiektua.
Crystal Mine eta antzekoak aztergai hartuta ekoizpen- eta banaketa-prozesuetan ardazteak aukera bat baino gehiago eskaintzen ditu: sormenezko ikerketa-bideak, egungo prozesu erradikalak eta eragin potentziala artearen eremuko zenbait eremutan. Diziplinarteko ekintzen bitartekari eta bideratzaile gisa erabiliko da Crystal Mine, eta horrek balio handia izan dezake gaur egun kultura-industriek aurre egin behar dieten erronka sozial, digital eta ekologikoei ikuspuntu berri batetik heltzeko.