Eraikitako ondarearen balioa handitzea inguratzaileen kolorearen bidez: Donostiako Kortazarren Zabalgunea eta Ekialdeko Zabalgunea

Proiektua

Irakasgai lana & Ikerketa proiektua

Irakaslea

María Senderos Laka

Ikastegia

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Enpresa

AIADEK S.A.

Ikastaroa

2023/2024

Deskribapena

Ikerketak Donostiako zabalgunearen kolore bereizgarrien prototipo bat sortzea proposatzen du, hiri-birgaitzeko prozesuetan eraikinen eta zentro historikoen balio kromatikoak babesteko hartu beharreko neurri gisa.

Lehen emaitza modura, zabalgunearen kolore bereizgarrien inbentarioa egingo da. Zehazki, definitu nahi da zer kolore dituzten elementu hauek, eraikitako ondarea osorik kontserbatzeko: dauden harri-motak, estalki-materialak, baldosak, arotz-lanak, zurezko eta obrako/hormigoizko/harrizko begiratokiak, kontraleihoak, metalezko barandak, balaustradak, balkoi-aurrealdeak eta fatxadetako estaldura jarraituak (emokadurak). Bigarren emaitza zabalgunearen pintura-koloreen katalogo bat izango da, dokumentu praktikoagoa eta dibulgaziozkoa: pintatuta dauden fatxadako elementuen tonuak erregulatzeko balioko du.

 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
AIADEK
Imagen
AIADEK