Ertibil proiektua

Proiektua

Irakasgai lana

Irakaslea

Katrin Alberdi

Ikastegia

Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea

Enpresa

Rekalde aretoa

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

Lankidetza-proiektu bat da, Arte Ederretako Fakultatearen eta BizkaiKOAren arteko hitzarmen batetik abiatuta. Lankidetza-proiektu hau 2019az geroztik dago martxan.  Bizkaiko Foru Aldundiak urtero deitzen duen Ertibil lehiaketan hautatutako obretarako erakusketa proposamenak egiten ditu proiektu honek. Rekalde aretoan antolatzen dira, praktika artistiko garaikideen ezagutzan, harreran eta zabalkundean sakontzeko espazioa baita.  
Ondare kudeaketa, erakusketa eta erregistroa ikasgaiko ikasleek Ertibil lehiaketan hautatutako obrak erakusteko proposamenak egingo dituzte, Rekalde Aretoko teknikariekin lankidetzan. Proposamen horiek askotariko konpetentziak behar dituzte, esaterako grafikoen proposamenak egitea, piezen komisariotza, museografia, jarduera didaktikoak eta hezigarriak proposatzea, zabalkundea eta erakusleihoa atontzea.
Ikasleak eta irakasleak Rekalde aretora joaten dira bertan lan egitera eta sortzen dituzten proposamenak teknikariei azaltzera eta horien ezagutzez osatzera.
Proposamenak amaitu ondoren, hiru bekadun hautatzen dira proiektuak aurrera eramateko (erakusketa, erakusleihoa eta jarduera didaktikoak). Ikasleek guztira 160 ordu ematen dituzte Rekalde aretoan Ertibil erakusketa antolatzeko.  
Bestalde, Ertibileko proiektuari heldu aurretik, ikasleek erakusketa bat prestatzeko lanen nondik norakoak ezagut ditzaten, bat antolatzen dute fakultateko korridoreetan. Puntu hori funtsezkoa da ikasleen aurretiazko prestakuntzarako.  
 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen