Etorkizuneko industriarako plataforma digital aurreratu berri bat diseinatzea (FFACTORY)

Proiektua

Irakasgai lana

Irakaslea

Ganix Lasa

Ikastegia

Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea

Enpresa

DANOBAT

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

FFACTORY proiektuaren helburua da etorkizuneko industriarako plataforma digital aurreratu berri bat sortzea, erabiltzaileen parte-hartzean, digitalizazioan eta industria adimendunean oinarrituta.


Proiektu hau etorkizuneko industriarako negozio-eredu berri batera bideratuta dago, eta bezeroei balio erantsi handiagoa ematearen aldeko apustua egiten du. Serbitizazioa barne hartzen du, zeina ulertzen baitu bilakaera moduan, produktu salmentatik produktu-zerbitzu binomiora. Beraz, proiektuaren xedea da negozio-ereduak bideratzea balio erantsi handiagoko proposamenetara (serbitizazioa barne, produktu salmentatik produktu-zerbitzu binomiorako bilakaera gisa ulertuta), etorkizuneko industriarako plataforma digital aurreratu bat garatuta.


Proiektu horretan, pertsonak ardatz dituen diseinuaren praktikaren bidez –sormen-ekonomiaren arloko funtsezko diziplina–, enpresaren ekosistema digitala irauli nahi da, eta, prospekzio-ariketa baten bidez, plataforma bat garatu enpresa agertoki berri batean kokatzeko.


Proiektuaren bidez, plataforma digital aurreratu bat diseinatu, kontzeptualizatu eta garatu nahi da, eta etorkizuneko industria adimendunaren arloan ikusiko diren balizko irtenbideak gauzatu, prospekzio-ariketa baten bidez.


Horretarako, DANOBAT enpresarekin lankidetzan jardungo da. Asmoa da diseinua baliatzea aldaketa disruptibo bat egiteko DANOBATen balio-proposamenean, eta eraldaketa hori arrakasta kasu bilakatzea diseinua izan dadin eraldaketa eta aldaketa diziplina, Euskadiko ekosistema sozioekonomiko osoan eta, bereziki, industrian.

 
Zerbitzu kontzeptu berria hiru ardatzetan oinarrituko da: parte-hartzea, digitalizazioa eta industria adimenduna. Era berean, industria adimenduna ardatza izango da etorkizunera begirako irtenbide baterako.

 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
ffactory
Imagen
ffactory