Etxeko eguneroko lanak errazteko produktuen diseinua (AIENE)
Proiektua
Irakasgai lana
Irakaslea
Nagore Lauroba
Ikastegia
Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea
Enpresa
AI!ENE
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Proiektuaren helburua da askotariko produktuak diseinatzea erantzuteko erabiltzaileen dibertsitate funtzionalaren ondorioz ager daitezkeen zailtasunetatik eratorritako beharrei.
Produktu sinpleak ekoitziko dira, serie laburretan, ahali izanez gero, tokian bertan eta etikoki.
Proiektu honetan, ikasleak, AIENE DESIGN diseinu-estudioarekin lankidetzan, erabiltzaileak aztertuko dituzte pertsonei egunerokoan zailtasunak eragiten dizkieten lanak identifikatzeko. Arazo esanguratsuenak edo nagusiak hautatuko dituzte.
Ondoren, ekoizpen azkarreko elementuak diseinatuko dituzte jarduera horren garapena sinplifikatzeko. Hala, pertsonei lagunduko diete autonomoki bizitzen, jarduerak gauzatuz ondo sentitzeko eta autoestimua hobetzeko.
Prototipatze azkarraren bidez prototipoak eraiki eta erabiltzaileekin probatuko dira, akatsak aurkitzeko, hobekuntzak diseinatzeko eta ondorengo industrializazioa eta merkaturatzea baloratzeko.