Has/ztapenak II. Hezkuntza-esperimentaziorako kultura-berrikuntza
Proiektua
Irakasgai lana
Irakaslea
Iñaki Martinez de Albeniz Ezpeleta / Asier Amezaga
Ikastegia
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Enpresa
GARAION
Ikastaroa
2023/2024

Deskribapena
Proiektu honen proposamena da “Gizarte Berrikuntza eta Aldaketa” irakasgaiaren (euskarazkoa zein gaztelaniazkoa) garapena punta-puntako erakundeek kultura-berrikuntzaren arloan egiten dituzten praktikekin eta ezagutzekin lotzea.
Aurreko ikasturteko lotura-esperientziatik abiatuta, kulturaren eta sormenaren arloko hiru erakunderen tresnen inguruan ardaztuta jarraituko du proposamenak; haiek modu produktiboan desafiatuko eta tenkatuko dute irakasgaia. Lantaldeak jarduera hauek izango ditu, besteak beste: erakundeekin lehen harremana izatea, ikasgelarekin dinamikak diseinatzea eta gauzatzea eta amaieran ondorioen aurkezpena egitea. Aurten, elikaduraren eta hiriaren arteko harremana izango dute lanerako berariazko gaia.