Hiri-ingurunea birgaitzea eta nabarmentzea, fatxaden antolamendu kromatikoaren bidez

Proiektua

Irakasgai lana eta Gradu amaierako lana

Irakaslea

María Senderos Laca/ José Javier Pérez Martínez

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Enpresa

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (EHAEO)

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

Eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukera nitxo ezin baliotsuago bat sortu da hirien zahartzeari eta beharrezko birgaitzeari esker. Eraikinen eraginkortasun energetikoa fatxadak aldatuz hobetzea aukera izan behar da ingurunea nabarmentzeko eta kontrolik gabeko esku-hartzeak zuzentzeko. Inbertsio publikoak bultzatuta, ugaritu egin dira modu kaotikoan eta erregulazioei jarraitu gabe egindako aldaketak. 

Premiazkoa da fatxadetako esku-hartzeak arautzea, hirien degradazioa eta identitate galera azkarra saihesteko. Fatxaden kolorea, hirien kolorea eta eraikinen materialak hirien identitatea zehazten duten ezaugarriak dira. Donostiak berezkoak ditu hareharria, arbelezko edo zinkezko estalkiak, kontraleiho gris argiak eta horietatik nabarmentzen diren azuleju granateak edo berdeak: badauka identitate bat, oro har. 

Donostiako zonalde bakoitzak bere ezaugarri morfologikoak, materialak eta kromatikoak dauzka, hiriaren bereizgarri direnak eta koherentzia, edertasuna eta konposizio oreka ematen diotenak. 
Irizpide estetiko, arkitektoniko eta kromatiko gutxiko esku-hartzeen ondorioz hiria degradatzen ari da. Izan ere, fatxadak aldatzeko askatasuna dago, arlo horretan ordenantzarik ez dagoelako eta ondare-balioa duten eraikinak soilik daudelako babestuta. Eraikinen inguratzaileek sortutako homogeneotasunak hiri-inguruneak despertsonalizatzen eta pobretzen ditu, merkataritzarekin gertatu den antzera, hau da, globalizazio eta homogeneizatze kulturaleko prozesu batekin.


Azterlan honen bidez, identifikatu nahi dira hirirako kaltegarriak diren esku-hartzeak eta idatzi nahi du fatxadetako esku-hartzeak antolamendu kromatiko eta material baten bidez arautzeko proposamen bat. Proposamen hori baliagarria izan daiteke fatxadari buruzko ordenantza batzuk ezartzeko, eremu baliotsuak degradatzea saihesteko eta eremu degradatuak hobetzea ahalbidetzeko, proiektu kromatiko baten bidez. 

Lanak Donostia hiriko zenbait adibide espezifiko aztertuko ditu, fatxaden degradazioari dagokionez, arazo desberdinak dituztenak auzo hauetan: Berabera, Errotaburu, Amara, Txomin, Gros, Errekalde eta Zabalgunea. Aukeratutako kasuen analisi kromatikoa eta grafikoa egingo da, arazoak identifikatuko dira eta balizko irtenbideak azalduko dira proiektu kromatiko eta material baten bidez. Azterlana gizarteari zuzenean helaraziko zaio Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren bitartez. 
 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
poster
Imagen
poster