Itziar Okarizen ikus-entzunezko artxiboa katalogatzea, kontserbatzea eta hedatzea

Proiektua

Irakasgai lana

Irakaslea

Pablo La Parra Pérez

Ikastegia

Elías Querejeta Zine Eskola

Enpresa

Bulegoa Zenbaki Barik

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

Proiektu honek proposamen bat egiten du Itziar Okariz euskal artistaren (Donostia, 1965) bilduma pribatuko ikus-entzunezko funtsak behar bezala katalogatzeko, kontserbatzeko, digitalizatzeko eta hedatzeko lanak abian jartzeko.

Funts horien artean daude askotariko bideo-formatuko ikus-entzunezko materialak (Hi8, Betacam, Mini DV, besteak beste), bere ibilbide artistikoko hiru hamarkadetan sortu dituenak bideoartearen eta performancearen alorretan. Ageriko balio artistikoa edukitzeaz gain, material horiek baliagarriak dira sormen edo komisariotza proiektu berriak sortzeko, artistarekin berarekin elkarlanean.

Elías Querejeta Zine Eskolako prestakuntza ibilbidearen bitartez, proiektuan parte hartzen duten ikasleek Artxibo Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa berezko masterreko ikasgaietako ezagutza espezializatuak erabiliko dituzte material horiek kontserbatzeko eta digitalizatzeko plan bat diseinatzen eta abiarazten. Halaber, Komisariotza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoa berezko masterreko ikasleek programa publikoak eta hedapeneko estrategiak sortuko dituzte bildumako materialen balioa ezagutarazteko eta haien esanahia nabarmentzeko, ekintza artistikoen eta komisariotza jardueren bitartez.

Zeregin horiek guztiak garatu eta lagunduko dira proiektuaren esku jarritako irakasgaietan; gainera, EQZEk eta Bulegoa z/b-k elkarrekin antolatutako “Materialarekin lan egin: artista-artxiboak euskal testuinguruan” (2021-2023) ikerketa proiektuak sortutako lan-prozesuei erantsiko zaizkie. Proiektuan parte hartzen duten ikasleak eta irakasleak Itziar Okarizekin harremanetan egongo dira bermatzeko parte hartzen duela lan-prozesuetan eta erabakiak hartzen.

 

>> Proiektuen atalera itzuli

No image