La Merced-eko Belaunaldi arteko CoHousing-en barne-diseinua

Proiektua

Gradu Amaierako Lana

Irakaslea

Josu Ayerbe Guarás

Ikastegia

IDarte , Escuela de Arte y Superior de Diseño de Euskadi

Enpresa

ISEA S. Coop

Ikastaroa

2023/2024

Deskribapena

Proiektu honek trantsizio sozialean lagundu nahi du, zahartze osasungarriaren eta adinekoentzako eta gazteentzako etxebizitza-aukera berrien arloetan, diseinuaren eta arkitekturaren esparrutik.

Proiektuaren helburua da “La Merce-eko Belaunaldi arteko CoHousing”-en eremu komunen, publiko orokorrari irekitako eremuen eta apartamentuen barne-diseinua egitea.

“Adinekoentzako arreta-eredu” berri bat garatu nahi da, belaunaldien arteko cohousing-praktika baten testuinguruan inplementatzekoa, Arrasateko muturreko zahartze-mailek dakartzaten gizarte-aldaketetara zein adinekoentzako eta gazteentzako zuzkidura-etxebizitzen eskarira egokituta. Eredu horretan, belaunaldien arteko zerbitzuak sortuko lirateke egoiliarrentzat, eta, hala, adinekoen bizitzarako eta garapenerako ingurune eta espazio egokiak ahalbidetuko lirateke, inklusibotasun- eta ahalduntze-testuinguru batean.

 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
Estudiantes de IDarte con personas mayores del centro
Imagen
Estudiantes de IDarte con personas mayores del centro