Organoz blai!

Proiektua

Master amaierako lana

Irakaslea

Itziar Larrinaga

Ikastegia

Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Enpresa

Basque Organ Building

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

Eibarko San Andres elizako organoa leheneratzeko kontserbazio lanen gainean egindako ikerketa eta bitartekaritza kulturaleko proiektua da Organoz blai!. Proiektuaren helburua da ondare kultural material zein immaterialaren balioa jakinaraztea, 2021ean eta 2022an Eibarko San Andres elizako Juan Melcher organoa zaharberritzen arituko den J. Sergio del Campo Olaso-Basque Organ Building enpresarekin lankidetzan. Proiektua herriko beste eragile batzuekin elkarlanean antolatu da, hala nola Udalarekin, San Andres parrokiarekin, Portalea kultur etxearekin, ASPACErekin eta Juan Antonio Mogel ikastolarekin.

Xedea da organoaren inguruko musika-ondare ukiezina ezagutzea eta balioestea (organogintza edo artisautza, organo-jotzailearen lanbidea eta organorako musika, EAEn tradizio luzea izan baitute eta 2017tik Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren zerrendaren parte direnak), erreferentziatzat hartuta ondare ukigarria, hau da, instrumentua bera (Eibarko San Andres Elizaren organoak, gainera, ehun urte beteko ditu 2022an). 

Organogintzari, organo-jotzailearen lanbideari eta organorako musikari buruzko ikerketa bat egitea proposatu da, baita bitartekaritza-jarduera batzuk antolatzea ere:
•    Organoaren zaharberritze lanen argazki erakusketa bat, Portalea Kultur Etxean egingo dena, herriko hainbat eragileren parte-hartzearekin: Juan Antonio Mogel Ikastola, ASPACE eta San Andres parrokia.
•    Musika tresnaren zaharberritze prozesuan ikusteko bisitaldi gidatuak, askotariko ikusle taldeentzat, sentsibilizazio-tailerrekin batera.
•    Helduei zuzendutako hitzaldia eta mahai-ingurua.

Azkenik, Eibarko konpositoreek konposatutako musikaz osatutako eta Eibarko taldeek interpretatuko duten kontzertu bat San Andres elizan emateko proposamena egingo da.
 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen