SeGaBer (Serious Game Berrikuntzarako)
Proiektua
Ikerketa-proiektua
Irakaslea
Noemi Zabaleta
Ikastegia
IMO Ikertaldea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Enpresa
Ikasplay S.L.
Ikastaroa
2023/2024

Deskribapena
Azken urteotan, tresna digital gehiago (serious games eta simulazioak) diseinatu eta erabili dira goi-mailako hezkuntzan, irakaskuntza-metodo tradizionalen alternatiba gisa. Ikusi da tresna horiek erabiltzeak esperimentazio aktiboa, sormena eta problemak ebazteko gaitasuna sustatzen dituela: horiek funtsezko gaitasunak dira jasangarritasun-gaitasunen Europako esparru berrian.
SeGaBer proiektuaren helburua da joko serio bat kontzeptualizatzea eta testatzea GreenComp Europako esparruan definitutako jasangarritasunerako gaitasunetan trebatzeari dagokionez. Ikasplay enpresak, zeina serious gamesen eta e-learning soluzioen hornitzailea baita, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterreko ikasleekin eta Delft Center for Entrepeneurshipeko ikasleekin lankidetzan jardungo du onlineko prestakuntza gamifikatuko tresna hau garatzen.