TEKNOLOGIA MUSIKAL IRISGARRIA. ACCESIBLE MUSIC TECHNOLOGY (AMT)

Proiektua

Irakasgai lana

Irakaslea

Mikel Cañada

Ikastegia

Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Enpresa

FEVAS Plena Inclusión Euskadi

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

Gizarteak oztopoak sortu ditu desgaitasunak dituzten pertsonek aukera izan dezaten musika-hezkuntza jasotzeko edo musikari gisa garatzeko.  Proiektuak proposatzen du lehen fasean, 2021-2022 ikasturtean, azterlan bat egitea desgaitasun bat dela eta pertsona askok musikan aritzeko aurkitzen dituzten mugak ezagutzeko, baita teknologia irisgarriak zenbateraino lagun diezaiekeen ere horretarako tresnak emanez. Horretarako, askotariko desgaitasunen gaineko kolektiboekin lan egiten duten Euskadiko elkarteei kontsultatuko diegu, baita musikan aritu nahi duten eta ezin duten pertsona desgaituei ere. Bigarren fasean, 2022-2023 ikasturtean, asmoa da proiekturen bidez sektoreko enpresekin aliantzak sortzea musika-tresna irisgarrien gaineko ikerketa proiektu bat abiarazteko eta desgaitasun zehatzetarako tresnak sortzeko, betiere teknologiarik aurreratuenaren bidez eta pertsona guztiek, salbuespenik gabe, beren musika proiektu pertsonalak gauza ahal ditzaten.

 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen