Ekainaren 12tik 15era, Euskadiko KSI sektoreko delegazio bat, tartean KSIgune, Finlandiako Tampere hirian izan zen, Reverse Mission egitasmoan parte hartzen, berrikuntzaren eta sormenaren alorreko ikasketa bisiten urteko programa batean.
Districts of Creativity (DC Network) sareak antolatuta, Reverse Mission-en helburua da adituak, ekintzaileak eta sektore publikoko ordezkariak biltzea, urtean behin, eskualde anfitrioi baten jardunbide egokiak ezagutzeko eta transferentzia indartzeko, kultura eta sormen industrien sustapenean oinarrituta.
Reverse Mission 2023 edizioan, KSIgunek aukera izan zuen bertatik bertara ezagutzeko Tampereren ikuspegi berezia ikus-entzunezkoen ekosistemaren garapenean eta eskala handiko ekitaldien antolakuntzan. Ikasketa bisitak agerian utzi zuen Tamperek egin duen ibilbidea ikus-entzunezko ekoizpenen Europako gune esanguratsuenetako bat bihurtzeko, aparteko lokalizazioak, profesional adituak eta teknologia berriak uztartuta, eta nazioartean duen posizionamendu gero eta nabarmenagoa nazioarteko konbentzio, konferentzia eta ekitaldien egoitza gisa.
Administrazio Publikoetako ordezkariek, Zientzia Aplikatuen Unibertsitateak edo Ilkka’s Creative Studios bezalako enpresek, besteak beste, beren esperientziak azaldu zituzten kultura gune eta egitasmo garrantzitsuenetako batzuetara eginiko ikustaldietan:
- Mediapolis - garapen betean dagoen eskualdeko zentro mediatikoa.
- Film Tampere - tokiko ikus-entzunezko ekonomiaren garapenarekin konprometitutako programa.
- Hiedanranta - komunitate industrial historiko bat barruti kultural moderno eta jasangarri bihurtzeko proiektua.
- Periscope - kultura nortasunetik abiatuta diseinu gastronomikoan arreta jartzen duen proiektua.
- Nokia Arena - eskala handiko ekitaldien ekoizpenera bideratutako zentro multifuntzionala.
- Tampere Vocal Music Festival - bi urtetik behin giza ahotsaren dibertsitatea ospatzen duen koru eta talde kantu jaialdia.
- Demolition Art House Pinni 47 - eraistear zegoen eraikin bat artearen adierazpide ugarien bidez berreskuratzeko proiektua.
- Finlayson - kotoi fabriken eremu zahar bat, hiriko gune artistiko moldakorrenetako bat bihurtua.
Ikasketa bisita hau kokatzen da KSIgunek nazioarteko sustapenaren alorrean egiten dituen ekintzen barruan, helburua izanik elkarlan bideak zabaltzea nazioarteko agenteen eta Euskadiko KSI sektorearen artean.
Reverse Mission egitasmoari buruzko informazio gehiago: https://districtsofcreativity.org/
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…