Nazioarteko Proiektuak

Atal honetan KSIgunek parte hartzen duen nazioarteko proiektuak aurki ditzakezu.

DC Living Lab 2022

KSIguneko ikastetxeetako ikasleek proiektu honetan parte hartzen dute, erronka jasangarriei aurre egiteko abangoardiako berrikuntza-metodoei buruz ikasten. DC Living Lab-ek District of Creativity Network-en (DC) babesa du, eta nazioarteko talde batean lan egiteko aukera eskaintzen du, erronka erreal eta jasangarrietan. World Creativity Forumarekin (CWF) batera egiten da urtero.

DC Living Lab 2022

Baden-Württemberg (Alemania)

EIT Culture & Creativity: Berrikuntza-komunitatea, Kultura eta Sormen Industrietarako Berrikuntza eta Teknologiako Europako Institutuak lagunduta

Bertan, euskal ekosistemako hainbat kidek parte hartzen dute, hala nola Tecnalia Research & Innovation-ek, kide sortzaile gisa, eta Euskampus Fundazioak eta Gaia Klusterrak, bazkide gisa. Partzuergoak Hezkuntza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza izan du.

EITren bederatzigarren berrikuntza-komunitatea da, eta Europako kultura- eta sormen-industrien sektoreak indartzeko eta eraldatzeko diseinatuta dago. ICE- Innovation by Creative Economy proposamen irabazleak 20 herrialdetako 50 bazkide biltzen ditu sektore osorako berrikuntza-aukera berriak sortzeko.

 

EIT

Europar Batasunaren Kultur eta Sormen Industrien Gaitasunen Ituna

KSIgunek, Talde Estrategikoko kide gisa, beste erakunde batzuekin batera, ikaskuntza-ekosistema garrantzitsua, irisgarria eta eskuragarria sustatu nahi du kulturaren eta sormenaren sektoreko profesional guztientzat, Europa osoan dauden konpetentzia sektorialen ekimenen arteko sinergiak eta baliabideen bateratzea indartuz aldi berean.

Europar Batasunaren Kultur eta Sormen Industrien Gaitasunen Ituna

Europako Batzordea