Partekatu

Martxoaren 3tik 21era, Laura Ibañez, Esther Vital eta Marion Moreau gidoilariak Euroeskualdeko akonpainamendu programa batean aritu dira animazio arloko beren proiektuak lantzen. 

Gidoilarientzako Euroeskualdeko Egonaldiak —KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek antolatua—, aholku profesionalez gain, kontaktuak eskaini dizkie, Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko ikus-entzunezkoen balio kateko agenteekin.

Programan parte hartu dute:

- Laura Ibañez (Euskadi), “Piedra al Sol” proiektuarekin (film laburra)
- Esther Vital (Nafarroa), “Si me muero” proiektuarekin (film luzea)
- Marion Moreau (Akitania Berria), “Gros Caillou” proiektuarekin (telesaila)
 

Gidoilariak 3 astez aritu dira lanean Euskadiko, Nafarroako eta Akitania Berriko profesionalek, entitateek eta sormen espazioek eratutako programa batean, eta aholkularitza eta feedbacka jaso dute, idazketan, zuzendaritzan eta animazio produkzioan.

Profesional eta erakunde laguntzaileak izan dira:

- Akitania Berria: Corto Studio, Amélie Harrault, Camille Serceau, Superprod
- Nafarroa: Amaia Merino, María Manero, Estudio Ruido, Mikel Salas, Platipus y Wombat
- Euskadi: Musikene, Zineuskadi, Sultana Films, Diego Hergueda, Garbiñe Ortega, Shandra Martínez, Sonia Estévez, Gidoi, Beatriz Iso Soto
 

Informazio gehiago

Programa hau kokatzen da Euroregional Green Audiovisual Hub egitasmoaren barruan, eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatu du, “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektuen deialdiaren esparruan. Egitasmo honen buru izanik, KSIguneren helburua da ikus-entzunezkoen balio kate osoa konektatzea, eta bultzada ematea prestakuntzari, ikerketari eta lankidetzari, Euroeskualdearen eremuan. 

Albisteak, lotutako berriak