AhoStage: ikuskizun eszenikoetarako errejidore automatikoa
Proiektua
Master amaierako lana
Irakaslea
Ibon Saratxaga
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Enpresa
Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea
Ikastaroa
2021/2022
Deskribapena
Proiektu honen xedea da sistema automatiko bat sortzea ikuskizunak une oro gidoiko zer puntutan dauden identifikatzeko gai dena, komunikatzeko musika, argiak eta bestelako efektuak kontrolatzen dituzten eszena-sistemei, jardun dezaten dagokien eskaletan planifikatuta duten moduan.
Horretarako, AhoDubber bikoizketa-sistematik abiatuta, ahotsa detektatzeko sistema bat erabiltzen duena (VAD, Voice Activity Detection), hainbat mikrofonorekin eta denbora errealean nork hitz egiten duen detektatuko du. Halaber, sistemak kodetutako gidoia erabiltzen du, berariaz sortutako formatu bati esker, aktoreen esaldiak gidoian kokatzeko eta bikoiztuta emateko. Hala, sistemaren erabilgarritasuna handitu nahi da baliatu ahal izango baita bikoizketako grabazioetan,eszenako teknikarien lan osagarrietan (argiak, efektuak, audioa) eta horiek erabili ohi dituzten aplikazioetan integratuta.
Ondorengo zereginak gauzatu beharko dira:
- VADen algoritmoak berrikustea eta eguneratzea, ahalik eta sendotasun handiena emateko beste eragile batzuen zarata edo interferentzien aurrean.
- Sistemarako gomendatutako plataforma definitzea, adieraziz hardware eskakizunak eta, bereziki, errejidore automatikoak interakzioan dituen kontrol-softwareko aplikazioak, hala nola: Qlab, Show Cue System, MadMapper, DMX kontrolatzaileak, Open Stage Kontrol
- Sekuentziazio-seinaleak sortzeko modulu bat diseinatzea eta inplementatzea, komunikatzeko kontrol-sistemei antzezlanaren aurrerabidea.
- Sistema berriaren probetan parte hartzea ingurune errealista batean.
- Aplikazioaren txostenak eta erabiltzaile eskuliburuak idaztea.