BIT/A
Proiektua
Master Amaierako Lana
Irakaslea
Oihane Iraguen Zabala
Ikastegia
UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatea
Enpresa
HACERIA ARTEAK
Ikastaroa
2023/2024

Deskribapena
Bita: Brankatik hurbil bizkarrean bermatuta dauden zurezko edo burdinazko zutoinak; ontzia ainguratzen denean ainguraren kableei buelta emateko balio dute.
BIT: audio digitalaren neurketa-unitate txikiena da. Bit bakoitza 6 dB-en (dezibelak) parekoa da. Hitz-joko horrekin, soinu-pieza garaikide eta bisual bat sortu nahi dut Bilbok eta, zehazki, Zorrozaurre inguruak izan zuten ibai-jarduera guztia islatzeko.
BIT/A proiektuak, master-amaierako lan gisa, arteetan (kasu honetan, soinu-artea eta arte digitala) teknologia berriak erabiltzeari erantzun nahi dio, trantsizio teknologiko-digtalari, iragana eta oraina lotzeko eta Bilboko eta itsasadarreko itsas ekonomia ez ahazteko. Ikuspegi berri batekin, alderdi sozial, kultural eta ekonomikoetara hurbiltzea sorkuntza garaikidea abiapuntu hartuta, etengabeko ikerketaren bidez.