Euskal Azpidatziak
Proiektua
Ikerketa-proiektua
Irakaslea
Elisabete Manterola
Ikastegia
TRALIMA/ITZULIK ikertaldea, UPV/EHUko Letren Fakultatea
Enpresa
Elhuyar
Ikastaroa
2024/2025
Deskribapena
Proiektu-proposamen honen helburua da euskarazko azpidatziak sortzeko prozesuak ebaluatzea, hau da, azpidatzien ekoizpenean prozesua automatizatzeko baliabideak aztertu eta horien baliagarritasuna ebaluatzea.
Azpidazketa demokratizatu den arren, oraindik oztopo ugarik pentsarazten dute hizkuntza gutxitu eta ez-hegemonikoetan (gure testuinguruan, euskaraz) azpidazketa automatikoaren kalitatea ez dela nahikoa; ez da gauza bera gertatzen hizkuntza hegemonikoen kalitatearekin. Hizkuntza hegemonikoen eta ez-hegemonikoen arteko alde hori, neurri batean, hizkuntza nagusietan aurki daitezkeen testuen (ahozkoak eta idatzizkoak) kopuru eta espezializazio maila handiagoari zor zaio, baita hizkuntza nagusietan prozesuak automatizatzeko teknologietan inbertitutako diru kopuru handiagoari ere.