INVISIBLE BEAUTY

Proiektua

Irakasgai lana

Irakaslea

Mari Jose Cano Espín

Ikastegia

Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Enpresa

AI DÖ PROJECT konpainia

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

Invisible Beauty Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako psikoestimulazio kognitiboko tailer sorta bat da, helburu nagusitzat dutenak gaitasun fisikoak, musikalak eta emozionalak estimulatzea, dantzaren eta musikaren bidez.

Deialdi honetara aurkezten den proiektua 2021/2022 ikasturtean gauzatuko da, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleen, AI DÖ PROJECT dantza konpainiaren eta AFAGIren (Gipuzkoako senitartekoen, lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkartea) lankidetzarekin.

Erakunde eskatzaileak lankidetzan aritu dira aurreko edizioetan eta, deialdi berri honen bidez nahi dute gizarte, kultura eta hezkuntza proiektu honen garapenean sendotzea eta sakontzen jarraitzea.

Invisible Beautyko tailerren egiturak konbinatzen ditu musika eta dantzako piezen zuzeneko interpretazioa eta erakutsitako koreografietako objekturen batekin lotutako mugimendu sekuentziak eta ariketa fisikoak egitea (adibidez, edalontziak, pilotak, baloiak, makilak, perkusio-instrumentuak, zurezko/kortxozko blokeak, kuxinak eta sokak).


Proiektua hiru fasetan gauzatuko da:

- Ekimenaren lehen aurkezpena ikasleei.

- Topaketak diseinatzeko prozesua.

- Alzheimerra duten pertsonekin bi topaketa egitea. 

 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen