Jantoki-zerbitzu gastronomiko berria Z belaunaldirako (DISRES-Z)

Proiektua

Irakasgai lana

Irakaslea

Ion Iriarte

Ikastegia

Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea

Enpresa

AUZO LAGUN

Ikastaroa

2021/2022

Deskribapena

DISRES-Z proiektuaren helburua da Z-belaunaldiko kolektibitateentzako jangela-zerbitzu berri bat diseinatzea, erabiltzaileen partaidetza, digitalizazioa eta jasangarritasuna oinarri dituena.

Pertsonetan oinarritutako diseinuaren praktikaren bidez –sormen-ekonomiaren esparruan funtsezko diziplina da–, asmoa da hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen (bigarren hezkuntza eta batxilergoa) jantoki-zerbitzua goitik behera aldatzea. Zerbitzu horrek erabateko aldaketa jasan du COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Euskadin ehunka lanpostu arriskuan egon baitira.

Proiektuarekin birsortu nahi da eredu lehiakor jasangarri bat pandemiak gogor kolpatu duen kolektibitateentzako jantokien sektore horretan, aldaketa sakonak behar baititu prozesuetan eta sistematiketan, kasu honetan, diseinuaren bidez aukera berriak ekarriko dituztenak; baita eraldatzea ere, baliozko proposamen berrien bitartez zerbitzu arinagoa, jasangarriagoa eta bezeroari zuzenduagoa sortuz elikadura ohitura berriei erantzuteko.

Hala, AUSOLAN enpresarekin lankidetzan jardungo dute. Asmoa da diseinua baliatzea aldaketa disruptibo bat egiteko AUSOLANen balio-proposamenean, eta eraldaketa hori arrakasta kasu bilakatzea diseinua izan dadin eraldaketa eta aldaketa diziplina, Euskadiko ekosistema sozioekonomiko osoan eta, bereziki, gastronomiaren industrian.

Zerbitzuaren kontzeptu berria hiru ardatzetan oinarrituko da: parte-hartzea, digitalizazioa eta jasangarritasuna. Parte-hartzearen bidez, erabiltzaile gazteak eta haien familiak zerbitzuaren erdigunean jarriko dira; digitalizazioaren bitartez, aldiz, zerbitzua emateko prozesuak pertsonalizatu eta azkartuko dira; eta jasangarritasunarekin, azkenik, eskainiko den elikadura izango da osasungarriagoa, ingurumenarekiko zuzenagoa eta sozialki arduratsua.

 

>> Proiektuen atalera itzuli

Imagen
Imagen
Imagen
Imagen