UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Lascaray Ikergunea eta Hibridalab - Arabako Berrikuntza Ireki eta Sormen Transferentziarako Zentroa aitzindari izan dira Euskadiko sorkuntza artistikoa eraldatuko duen 3D "low-cost" bioinprimagailu baten inguruko ikerketa proiektuan. KSIgune Konexioak 2023/24 deialdiak finantzatu du Open3DBio egitasmoa.
Kulturaren eta sormenaren sektorerako 3D "low-cost" bioinprimagailua proiektu berri bat da, hiru dimentsioko egiturak sortzeko material biobateragarrien erabileran oinarritua. Horrek aukera ugari eskainiko ditu artelanen, instalazio interaktiboen eta prototipo berritzaileen diseinuan. Ekonomikoki eskuragarria denez, bioinprimagailu berriak abangoardiako teknologien erabilera demokratizatuko du, eta baliabide mugatuak dituzten artistek eta sortzaileek beren ideiak gauzatu ahal izango dituzte forma ineditoen bidez.
3D bioinprimaketak bateratzen ditu teknologia aurreratua eta sormen artistikoa. Euskal artistek eskultura konplexu eta zehatzak sortu ahal izango dituzte, metodo tradizionalen bidez egin ezin direnak, eta adierazpide berriak esploratu, elementu biologikoak txertatuta beren artelanetan. Hainbat azpisektoretan aplika daiteke: besteak beste, moda, artisautza, arte plastikoak, arte eszenikoak, gastronomia eta ikus-entzunezkoak.
"Low-cost" bioinprimagailuaren bidez sor daitezke ingurunearekin elkarreragiten duten pieza biziak, berrikuntza artistikoa indartuz. Gainera, kultura eta sormen sektoreetatik harago doa, kostu apaleko bioinprimagailu hau beste sektore batzuetan ere erabili ahal izango delako: hala nola sektore zientifikoan. Hala, aldaketa handia eragingo du teknologia mota honen erabileran, orain arte aurrekontu handiak dituzten erakundeen eskura bakarrik egon dena. 3D bioinprimagailua kode irekian dago eta erraz eskura daitekeen eraikuntza eskuliburu bat du.
Inpaktua duen lankidetza
Hibridalabek lideratu du kode irekiko hardware eta softwarean oinarritutako 3D bioinprimagailuaren garapena, eta ehun arduratsuei buruzko azterlanak eta ikerketak egiteko tresna fidagarri eta eroso bat eskaini dio ACT gurutzaketan diharduen ikerketa komunitate osoari.
Bestetik, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Lascaray Ikerguneak funtsezko zeregina izan du proiektuan. Material biobateragarrietan eta inprimaketa tekniketan duen esperientziak nabarmen hobetu ditu bioinprimagailuaren funtzionaltasuna eta doitasuna. Haren laguntzari esker, material egokiak sortu dira aplikazio artistikoetarako, jasangarritasuna eta segurtasuna bermatuz.
Azkenik, KSIguneren laguntza funtsezkoa izan da proiektuaren garapenerako eta arrakastarako. KSIgunek laguntza ekosistema bat eta lankidetza ingurune bat eskaintzen ditu, eta aukera eman dio horrek proiektuari bioinprimagailua garatzeko funtsezkoak izan diren adituen, hezkuntza baliabideen eta finantzaketa aukeren sarera hurbiltzeko, era horretan indartuta teknologiaren eta artearen arteko sinergiak, horren inpaktua eta berrikuntza potentziala.
---
Artikuluaren egilea
Mr.Q, Hibridalabeko fabmanagerra, Arabako Berrikuntza Ireki eta Sormen Transferentziarako Zentroa. Open3DBio proiektuko ikertzailekidea.
---
Informazio gehiago
KSIgune Konexioak 2023/24 deaildiaren proiektu guztiak ezagutzeko Konexioak atalera jo.
2024/25ko deialdian parte hartzeko, sakatu hemen.
Albisteak, lotutako berriak
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…
-
KSIgune, DC Network sarearen Reverse Mission 2024 egitasmoan, Txinan
ksiGuneAzaroaren 6tik 9ra, Euskadiko KSI sektoreko delegazio bat, tartean KSIgune, Txinako Shanghai hirian izan da, Reverse Mission egitasmoan parte hartzen, berrikuntzaren eta sormenaren alorreko ikasketa…
-
“Egileentzako euroeskualdeko egoitza” deialdia aurkeztu berri da
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub-ek egoitzen lehenengo deialdia zabaldu du, animazioko gidoiak idazteko proiektuak bultzatzeko.