Creativity World Forum 2024 (CWF24) ekimenaren esparruan antolatuta, DC Living Lab-en seigarren edizioak DC Network-eko kide diren eskualdeetako ikasleak gonbidatzen ditu online eta aurrez aurreko saioetan parte hartzera, Euskadiko kultura- eta sormen-industrien lau erronkari erantzuteko, ikuspegi global batetik.
CWF24ren arlo tematikoen ildotik, DC Living Labs 2024ko programak deialdi berri bat ireki du Euskadiko edozein espezializazio-arlotako azken urteko graduko, masterreko edo doktoregoko ikasleek parte har dezaten, baldin eta honako erronka hauei erantzuteko interesa badute:
1. REIMAGINE URBAN SPACE: COLLABORATIVE GOVERNANCE MODELS
2. FUTURE RIDES: EXPLORING TOMORROW'S VEHICLE INTERIOR
3. SUSTAINABLE SOUNDSCAPES: BUILDING AN AUTHENTIC CONNECTION WITH MILLENNIALS AND GEN Z THROUGH SUSTAINABILITY
4. THE FUTURE OF FASHION EDUCATION: CAN WE CREATE CUTTING-EDGE BIOMATERIALS FOR THE FASHION INDUSTRY USING VIRTUAL TOOLS AND RESOURCES FROM NEARBY BUSINESSES?
DC Living Labs-etan parte hartuko duten nazioarteko ikasleek beren lanaren emaitzak partekatu ahal izango dituzte apirilaren 15etik 17ra bitartean CWF24n, sormenari buruzko munduko foro honen lau arlo tematikoei eskainitako saioetan: politika publikoak, berrikuntza, merkatu emergenteak eta hezkuntza.
Programari eta erronkei buruzko informazio guztia KSIgunearen webguneko DC Living Labs atalean dago eskuragarri.
Para participar es necesario leer la documentación sobre el programa, rellenar un breve formulario de solicitud y enviarlo a ksigune@ksigune.eus antes del 18 de febrero de 2024.
Parte hartzeko, beharrezkoa da programari buruzko dokumentazioa irakurtzea, eskabide-inprimaki labur bat betetzea eta ksigune@ksigune.eus helbidera bidaltzea otsailaren 18a baino lehen.
Informazio gehiagorako
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…