Euroregional Green Audiovisual Hub-ek egoitzen lehenengo deialdia zabaldu du, animazioko gidoiak idazteko proiektuak bultzatzeko.
KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek bat egin dute ekimen honetan, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin, 2025eko martxoaren 3tik 21era bitartean 3 egileren egoitza jasotzeko Akitania Berrian, Nafarroan eta Euskadin.
Dagoeneko animazioko gidoi proiektu bat garatzen ari direnei zuzenduta dago proiektua eta proiektua jasotzen duten hiru eskualdeetako ikus-entzunezkoen ekosistemetara hurbiltzeko aukera emango die egileei. Idazketa prozesuan zehar aholkularitza emateko sektoreko profesionalen laguntza eskainiko du, hala nola ekoizpena, errealizazioa eta estudio zuzendaritza bezalako alorretatik, eta ibilbide aintzatetsia duten gidoilarien eskutik, besteak beste.
Era berean, green eredua eta sektorearen jasangarritasuna zeharkako ardatzak izango dira egonaldi horien garapenean.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 10era arte zabalik egongo da. Parte hartzeko oinarriak Euroregional Green Audiovisual Hub-eko webgunean eskuragarri daude.
Informazio gehiago
Euroregional Green Audiovisual Hub-a Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Goimailako Hezkuntzako eta Ikerketako KSIgune klusterrak bultzatzen du, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin eta Pôle Image Magelis Akitania Berriko ikus-entzunezko irudiaren sektoreko entitate nagusiarekin lankidetzan. Proiektua Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET Euroeskualdearen laguntza du, “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektuen deialdiaren esparruan.
Proiektu honek Euroeskualdeko ikus-entzunezkoen sektorearen balio-katea konektatu nahi du; geografikoki eta kulturalki hurbileko eragile eta lurraldeen arteko berrikuntza eta lankidetza bultzatu; eta Euroeskualdean partekatzen den erronka ekologikoari erantzuten lagundu, Akademiako, Administrazio Publikoko eta Enpresako eragileak aktibatuz, bai eta Pertsonak eta Ingurunea ere.
Albisteak, lotutako berriak
-
Emakumezkoen animazioa: Euroregional Green Audiovisual Hub-en Egoitza
ksiGuneMartxoaren 3tik 21era, Laura Ibañez, Esther Vital eta Marion Moreau gidoilariak Euroeskualdeko akonpainamendu programa batean aritu dira animazio arloko beren proiektuak lantzen.
-
Ruth Mayoral: "Ikastegien eta KSIen elkarlanerako beste modu batzuk lantzen ari gara"
ksiGuneKlusterraren ideiatik eta ideia horrek Euskadiko industrian duen tradizio handitik abiatuta, KSIgune Klusterraren berezitasun nagusia da fakultateak eta eskolak biltzen dituela, ez enpresak. Zehazki…
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…