UPV/EHUk ENLIGHT-unibertsitateen arteko arteko aliantza bultzatu du "Europako Unibertsitateen Ekimena"ren 2. deialdian
UPV/EHUk eta Euskampus Fundazioak ENLIGHT-European University Network Quality of Life, Sustainability, and Global Engagement through Higher Education Transformation unibertsitateen arteko aliantza bultzatu dute, beste unibertsitate hauekin batera: Bordeleko Unibertsitatea, Ganteko Unibertsitatea (Belgika), koordinatzaile lanak egiten dituena, Gottingengo Unibertsitatea (Alemania), Groningengo Unibertsitatea (Holanda), Uppsalako Unibertsitatea (Suedia), Tartuko Unibertsitatea (Estonia), Bratislavako Comenius Unibertsitatea (Eslovakia) eta Irlanda Galwayko Unibertsitate Nazionala (Irlanda).
ENLIGHT-Europako Unibertsitatearen proiektuaz gain, Euskadik badu beste aliantza bat ere: Hiri Post-Industrialen Europako Unibertsitatea (UNIC). Aliantza horretako kide da Deustuko Unibertsitatea, Europako goi mailako hezkuntzaren abangoardian jarri dena.
Oro har, ENLIGHT proiektuak 312.500 ikasle biltzen ditu, Europako eskualde guztietako 12 hiritakoak (iparra-hegoa-ekialdea, mendebaldea, kostaldeak eta eremu kontinentalak). ENLIGHT proiektuaren aktibo handienetako bat da 11 hizkuntza ofizial baino gehiago dituen aniztasun geografiko, kultural eta linguistiko hori.
Bederatzi unibertsitateek hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzari buruzko agenda bat partekatzen dute, bost erronka enblematikotan ardaztuta. Erronka horiek funtsezkoak dira gizarte ongizaterako eta etorkizuneko iraunkortasunerako, eta Nazio Batuen garapen iraunkorreko 17 helburuetatik 10i eragiten diete, gutxienez. Bost erronka horiek arlo hauetako desafioei aurre egitea dute helburu: osasuna eta ongizatea, iraultza digitala eta digitalizazioaren inpaktua, klima aldaketa, energiaren erabilera eta ekonomia zirkularra, eta ekitatea.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…