Azaroaren 6tik 9ra, Euskadiko KSI sektoreko delegazio bat, tartean KSIgune, Txinako Shanghai hirian izan da, Reverse Mission egitasmoan parte hartzen, berrikuntzaren eta sormenaren alorreko ikasketa bisiten urteko programa batean.
Districts of Creativity (DC Network) sareak antolatuta, Reverse Mission-en helburua da administrazioko, akademiako eta enpresetako ordezkariak biltzea, urtean behin, eskualde anfitrioi baten jardunbide egokiak ezagutzeko eta transferentzia indartzeko, kultura eta sormen industrien sustapenean oinarrituta.
Reverse Mission 2024 delakoan, KSIgune klusterrak bertatik bertara ezagutu ahal izan zuen Shanghaiko sormen-industria dinamikoa eta polifazetikoa, hainbat sektore barne hartzen dituena, hala nola zinema, komunikabideak, diseinua, moda eta teknologia. Hiriko ordezkariek hainbat ekimen aurkeztu zituzten, industria kultura-ondarearekin integratzeko, sormen-industriak sustatzeko eta multimedia-plataformak aprobetxatzeko ikuspegi bakarra erakutsiz, inpaktu globala lortzeko.
Euskal delegazioak kokaleku enblematikoak eta proiektu hauek ezagutu ahal izan zituen:
- Nanxiang Hiria: Game Industry Park, kultur barrutia eta Pearl TV Tower ekialdeko espazioa
- FICS Xinhua 365 Creative Park
- The 7th China International Import Expo
- Jiashan: Zhejiang Dongfang Kemai Technology Co., Ltd., Technology Exhibition Hall eta Xitang Ancient Town
Ikasketa bisita hau kokatzen da KSIgunek nazioarteko sustapenaren alorrean egiten dituen ekintzen barruan, helburua izanik elkarlan bideak zabaltzea nazioarteko agenteen eta Euskadiko Goimailako Hezkuntzaren eta KSI sektorearen artean.
Informazio gehiagorako
Reverse Mission egitasmoari buruzko informazio gehiago: https://districtsofcreativity.org/
Albisteak, lotutako berriak
-
Emakumezkoen animazioa: Euroregional Green Audiovisual Hub-en Egoitza
ksiGuneMartxoaren 3tik 21era, Laura Ibañez, Esther Vital eta Marion Moreau gidoilariak Euroeskualdeko akonpainamendu programa batean aritu dira animazio arloko beren proiektuak lantzen.
-
Ruth Mayoral: "Ikastegien eta KSIen elkarlanerako beste modu batzuk lantzen ari gara"
ksiGuneKlusterraren ideiatik eta ideia horrek Euskadiko industrian duen tradizio handitik abiatuta, KSIgune Klusterraren berezitasun nagusia da fakultateak eta eskolak biltzen dituela, ez enpresak. Zehazki…
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…