Topaketa honen lehen edizioan ia ehun lagun elkartu ziren kulturaren eta sormenaren sektoreen erronkak eta trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalarekin lotutako erronkak lantzeko.
Maiatzaren 12an izan zen KSIgune Konexioak Topaketa, lehena, Bilboko Zabalgune eraikinean. Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, eta Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, egin zien harrera parte-hartzaileei; hots, kulturarekin eta sormenarekin erlazionatutako Euskadiko enpresa eta erakundeetako eta fakultate eta eskoletako kideei.
Topaketa izen bereko programaren esparruan egin da: KSIgune Konexioak. Programa horren barruan bada proiektuei babesa emateko deialdi bat ere, zeina hauek aurkeztu baitzuten: Josean Urdangarín (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) eta Ruth Mayoral (Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntzako Programen arduraduna).
Urriaren 23ra arte, deialdi honen hirugarren edizioa itxiko den arte, hauek finantzatuko dira: gradu- eta master-amaierako lanak, eta Euskadiko goi-mailako zentroek eta kulturaren eta sormenaren arloko erakundeek ikasgaietan egindako talde-lanak eta ikerketa-taldeen proiektuak.
Gure goi-mailako hezkuntzaren eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko asmoz, agendaren zati handi bat baliatu zen komunitate akademikoaren (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, zuzendariak) eta kulturaren eta sormenaren arloko sektoreetako komunitatearen (gerenteak, bideratzaileak, kudeatzaileak, artistak, ekoizleak, etab.) arteko konexioa bideratzeko.
Topaketan, alderdi akademikotik, hauen ordezkariak izan ziren protagonistak: EHUko zenbait fakultate, IDarte, EUNEIZ, Dantzerti, Musikene, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Elías Querejeta Zine Eskola, IED Kunsthal Bilbao eta goi-mailako hezkuntzako zenbait zentro. Halaber, Euskadiko kulturaren eta sormenaren arloko sektoreetako zenbait erakundetako 35 ordezkari izan ziren, hala nola hauetakoak: Basque District of Culture and Creativity (BDCC), Karraskan, Urbanbat eta ZAWP. Horiek denek, KSIgune ekosistemaren parte gisa, jarduera egituratu batean parte hartu zuten, eta, hura oinarri harturik, beren ideiak eta proiektuak partekatu ahal izan zituzten. Espero izatekoa da sortu ziren ideietako asko benetako proiektuetan gauzatuko direla, eta KSIgune Konexioak deialdiaren hirugarren edizioan finantzatu ahal izango direla.
Informazio gehiago
Ekitaldiaren laburpen bideoa ikusi - KSIguneko Youtube kanala
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…