Azaroaren 11n eta 12an Bilboko Guggenheim Museoan egin ziren CCIS and Innovation Contrast jardunaldietan Ksigune eta Euskampus Fundazioak parte hartu zuten.
Kultura eta sormen sektoreetan garatzen ari den berrikuntzarekiko gero eta interes handiagoa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak CCIs and Innovation Contrast jardunaldiak antolatu zituen azaroaren 11n eta 12an Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldian tokiko eta nazioarteko adituek parte hartu zuten, Ksigune eta Euskampus Fundazioa horien artean, eta hainbat gai jorratu zituzten, hala nola kultura- eta sormen-industrietako berrikuntzaren definizioa (KSIak), I+G eta I+G+Bren neurketa eremu horretan.
Gainera, gaur egun garatzen ari den azterketa pilotu bat aurkeztu zen, berrikuntzaren neurketan eta adierazleetan zentratua, Euskadin eta Europako Flandes (Herbehereak), Piamonte (Italia), Katalunia eta Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eskualdeetan konparatuta. Konferentziak, halaber, Europako Bauhaus Berriari buruzko saio berezi bat hartu zuen barne, honako izenburu honekin: “Bizikidetza-modu ederragoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak eratzen”.
Jendearentzat zabalik egon zen hitzaldi honek, praktika onen bidez, nazioartean kultura- eta sormen-sektoreetan berrikuntzaren arloan egin diren azken garapenak ezagutarazi ziren, eta, aldi berean, Euskadiko KSIetako praktika berritzaileak eta Euskadin azken urteotan arlo horretan egin diren aurrerapenak ikusarazi ziren.
Gai horiek guztiak, bai eta adituen parte-hartzea ere, 2021ean garatu den gogoeta- eta eztabaida-prozesu baten ondorio dira. CCIs and Innovation Contrast izeneko lan-prozesu horretan, hiru espezialista-talde bildu dira lineako saioetan, KSIetan berrikuntzarekin lotutako hainbat gai elkarrekin lantzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ahaleginetako bat izan da proiektu hau, jardunbide egokiak trukatzeko eta ezagutzak garatzeko guneak sortzeko. Era berean, Euskadiko RIS3 estrategiaren barruan sartzen da, Euskadi Sortzailea gidaritza-taldetik, 2020 eta 2021 artean garatua.
Informazio gehiago hemen.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…