Euskampus Fundazioak ksiGUNE-Kultura eta Sormen Industrien Jakintza Gunea aurkeztu du Eskualdeen eta Hirien Europako Astean (EWR2020). Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zuzendu du, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin koordinatuta, Euskadiko Espezializazio Adimentsurako Estrategiaren barruan.
Parte hartu duen hamaseigarren urtean, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Ordezkaritzak koordinatu du edizio berri honetan esku hartu duten nazioarteko eragile eta erakunde garrantzitsuen aurkezpena.
ksiGUNEk foro honetan duen presentzia Eusko Jaurlaritzak Berrikuntzarako Europako Eskualdeen Sarearekin (ERRIN) batera zuzendutako RICC Sarearen (Regional Initiative for Culture and Creativity) eskutik dator Foroaren gaia lotuta egon zen Europako Agendak ezarritako lehentasunekin, eta arreta berezia jarri zuen Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Erkidegoaren (KIC) Kultura eta Sormen Industrien eremuko hurrengo deialdian.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…