Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak antolatutako Ondarea Saretzen jardunaldiak hainbat eragile, profesional eta erakunde bildu zituen 2023ko urriaren 6an, Euskadiko kultura-ondarearen sektorean interkonexio- eta lankidetza-sarea indartzeko. KSIgune ekitaldiaren parte izan zen, euskal lurraldeko kultura- eta sormen-industrien ekosistema biltzen duen eragile gisa, sektore hori barne.
Ondarea Saretzen ekimenak Euskadiko kultura-ondarearen inguruan eragileen sare formal bat ezartzen lagundu nahi du. Ekitaldi honek CHARTER proiektu europarrak hasitako lanarekin jarraitzen du. Proiektu horren esparruan kultura-ondarearekin lotutako hezkuntza-gaitasunak identifikatu ziren. Lluis Bonet Agusti koordinatzaileak azaldu zuen 2021az geroztik euskal ekosistema aztertzeko egindako lanak agerian utzi zuela sektorearen sakabanaketa egoera eta lankidetza sareak indartzeko beharra.
Ondarea Saretzen ekitaldiak kultur ondarearen sektorearen egungo egoera eta agenteen mapaketaren emaitza aurkeztu zituen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Ainhoa Bernabé Aranberriren eta EHUko Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze Graduko Alazne Porcel Ziarzoloren eskutik.
Jakintza-trukeari laguntzeko, ekitaldiak, alde batetik, ekimen instituzional batzuk aurkeztu zituen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundien eskutik, eta, bestetik, lankidetzarako eta sareen kudeaketarako eredu batzuk, GKZE – Gipuzkoako Kontserbazio eta Zaharberritze Profesionalen Elkartea, KUNA – Nafarroako Kultura Kudeaketa eta EHMBE – Musika Bulegoa erakundeei esker.
Bestalde, Ruth Mayoralek, KSIgune klusterreko arduradun operatiboak, kultura- eta sormen-industrien ekosistemarekin eta Unibertsitatearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Hezkuntza Zentroekin konektatzeko aukerak azaldu zituen: “Aztertu dugunez (2020ko KSIguneko memoria), ondarea da Euskal Goimailako Hezkuntzan ordezkaritza handiena duen KSIen sektorea. KSIekin zerikusia duten Euskadiko prestakuntza-, ikerketa- eta transferentzia-gaitasunen % 18k lehentasunezko harremana du ondarearekin.”
Ondarea Saretzen jaurnaldiak eztabaida-talde batzuekin eta jardunbide egokiak trukatzeko dinamikekin amaitu zuen, eta laster izango dira eskuragarri jardunaldiaren emaitzak.
Albisteak, lotutako berriak
-
KSIgunek 10 proiektu berri babestuko ditu Konexioen deialdiaren esparruan
ksiGuneGoi Mailako eta Unibertsitateko Hezkuntzaren eta Euskadiko kultura eta sormen sektoreen arteko transferentziak hazten jarraitzen du, 10 ikastegi eta/edo ikerketa zentroren, 9 entitateren eta 13…
-
Ikus-entzunezkoaren euroeskualdeko ekosistema eratuz
ksiGuneEuroregional Green Audiovisual Hub guneak Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren ordezkaritzak bildu ditu Angoulêmen, hiru lurraldeen arteko lankidetza bideak irekitzeko lehen topaketan.
-
Ruth Mayoral: “Euroeskualdeko Ikus-entzunezko ekosistemaren erronka jakin batzuen aurrean erantzun bakarra emateko gai izan nahi dugu”
ksiGuneEuskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradun eta KSIguneko arduradun operatibo Ruth Mayoralek Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian ikus-entzunezkoen sektorea bultzatu nahi duen…